XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bizkar aldeko oñazea arintzeko bidea dezu onako au: apain-gelan dutxa-azpian, belaunak kuzkurtuta dituzula beian exeri, eta burua belaun-gañean dezula, 40 gradoan dagon ur-zurrusta indarrean, lepo, bizkar eta bizkar-gaiñera botatzeak berealaxe arintzen du bizkarreko miña.

- Urduri, tensioan gaudenean, goxokiak artzeak berea ba-du.

Zer gertatzen da? Giza-soñak berez sortzen du serotonina izeneko ormona; ba, urduri gaudenean, serotonina ori gutxitu egiten da eta goxokiak ugaldu arazi.

- Burutik-berako edo katarroa izan eta begietako gaxoaldiren bat arrapatzeko, batez ere lentillak ba-darabilzkizu, ura ta gatza nasketarekin edo kamamillo urarekin goizero begiek garbitzea oso ona da.

- Sabel-aldeko oñazeak arintzeko batez ere emakumeen illeroko-oñazeetan jinebra edaria edatea ona dala diote; ez da ala; askoz obea da, arin xamarreko soinketa edo sabel-aldiko soinketak ejerzizioak egitea.

- Zain-aunditze edo barizeak ez agertzeko kirolik onenak asko ibiltzea, igari egitea eta txirrindan ibiltzea dira.

- Eztarria larrutua dezunean, gazitutako urari limoi tanta batzuk dituan urarekin gargarak egiteak on egiten du.

- Eztarria artuta ta ea itz egin eziñik zaudenean sagar-ura oso ona da.

Sagar bat litro bat uretan egosi, irazi filtratu ta gargarak egin eta edan ere bai.

- Egunero egin oi degun ortz-garbitzeak gutxienez iru minuto iraun bear omen du; azkarrago egiten ba`dezu, ezertarako ez omen da.

- Begietan zakarren bat sartzen zaizunean, arren, beatzekin ez igortzi; ur askorekin begiak garbitzen alegin zaite, betazala beatzekin irikiz.

- Jakiak aoan ondo txikitzearekin, urdallean egiten dan egosketa edo dijestioa askoz obeto egiten da ta gañera askok izan oi dituzten aizeak gutxitu egiten dira.

Ontasun ekintza bakoitza, aginte-ezaugarri bat da. M. Unamuno.

Liburutegiaren alboan lorategi bat ba'dezu, guztia dezu.

Ciceron.